You are here:

Metodologia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Metodologia ERAGINKOR bat dugu abiapuntu helburu hauek guztiak onik bete ahal izateko. Haurra da gure hezkuntzaren xede nagusia, ikasle bakoitzari egokitzen zaio gure pedagogia, gogoan izanik haren bilakaera-maila, haren interesak, aintzat harturik norberaren erritmoa eta bultzaturik guztien ikaskuntza esanguratsua. Horretarako, JOKOA, MANIPULAZIOA eta nagusien munduaren IMITAZIOA ditugu abiapuntu, eta arian-arian urratzen ditugu pentsamendu MAILA GARATUAGOAK erraztuko dituzten mekanismoetarako bideak. Haur eta Lehen Hezkuntzan, gure ikasgelak «Txokotan» antolatuta daude, haurren beharrei, lan ERAGINKOR, AUTONOMO eta SORTZAILE baten bidez egoki erantzuteko.

Jarduera desberdinetarako guneak dira «Txokoak». Arian-arian, ikasleek mailaz gora egin ahalean, ikasleek bakarka lan egiteko gune bihurtzen dira. Talde-saioetan edo ingurunea ezagutzeko, arte-espresiorako eta kirol hezkuntzarako alorretan, talde-lana bultzatu eta neurtzen dugu, ikaskuntza eta norbanakoaren pertsona eta gizarte-garapenerako iturri gisa.

Haur eta Lehen Hezkuntzan, abiapuntutzat haur bakoitza hartzen dugunez, irakasle-talde desberdinen gain dago ikasgela bakoitzeko materiala antolatzeko eta egokitzeko ardura; haien gain daude, halaber, curriculum-ean bideratu beharreko egokitzapenak, testu-liburua ikaslearen oinarrizko material gisa erabili gabe.

Ezaugarri bereziak dituen etapa berri bat da Bigarren Hezkuntza. Etapa honetako arloek ikasgaietara biltzeko joera handia dute eta horrebestez prestakuntza balioanitza eskaini behar dugu: edukin amankomunak dituen gune batetik abiatu eta gero eta bereizkuntza-maila handiagoa bideratuko dugu Bigarren Zikloan. Ikasgai berrien artean daukagu Gizarte Zientziak eta Natur Zientzien arteko bereiztea (Biologia, Geologia, Fisika eta Kiimika) edota Teknologiaren sarrera derrigorrezko ikasgai gisa lehenengo hiru ikasturteetan, eta aukerakoen artean laugarren mailan.

Aukerakotasuna etengabekoa da, eta, era horretan, ikasle bakoitzak eratuko du bere ibilbide propioa.

Testu-liburua da orain ikaskuntza-irakaskuntza prozesoaren euskarri nagusia, baina lan eraginkor, autonomo eta sortzailearen garrantzia ahaztu gabe.

Behar duen ikaslearentzat, mintegiak oinarrizkoen plangintza antolatzeaz arduratzen dira, materiala eta baliabideak barne.


Halaz ere, elkarren osagarri diren oinarrizko bi printzipiori eutsiko diegu etapa honetan, ULERKORTASUNAri eta ANIZTASUNAREN BALORAZIOari hain zuzen ere.

Lehen nahiz Bigarren Hezkuntzan, ikasleen IKT-en – Informazioa eta Komunikaziorako Teknikak – ezagutza eta erabilera bultzatuko dira; ikaskuntza-irakaskuntza prozesua erraztu eta indartzen duen tresna gisa; ikasleak Interneten erabileran, eta ordenagailuaren eta adin bakoitzari dagokion softwaren oinarrizko ezagutzan trebatuz.

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza