You are here:
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hona hemen hainbat bideo, lotura, artikulu interesgarri:

sare sozialak eta adingabeak

Sare sozialak eta adingabeak

kontuzdatos

Zure datuak zaindu  

whatsapp-cuello--575x323

Smartphonek bizkarreko mina sortzen dute

 

 BADOK    Euskal Musika doan zure mugikorrean.

 

ELHUYAR HIZTEGIA  zure mugikorrean.

 

 

 

 

 

 

 

2001-02 ikasturtean hasi ginen Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Berriei bultzada ematen gure ikastetxean.Asko izan dira ordutik hona ikastetxean garatu ditugun ekimenak ikasle eta  irakasleekin.

Ikasle eta irakasleei, betiko baliabideekin batera, berriak eskaintzen dizkiegu urtero (baliabide informatiko berriak, www.tokialai.org web gunea, PREMIA sarea, e-gelak gela digitalak, INIKA kudeaketa akademikorako programa, baliabide digital berriak, posta elektroniko propioa...) eta, horiekin batera baliabide horiek erabiltzeko formazioa ere. Ikastetxean arlo horretako alfabetizazio maila oso anitza izan denez, beti eskaini dugu hastapenerako eta sakontzeko aukera. Aurrekontuetan ere isla izan du urtero hori guztia martxan jartzeak.

 

Oraingoan dinamika horretan jauzi kualitatiboa emateko garaia iritsi da, Hezkuntza Sailak martxan jarri du ESKOLA 2.0 programa DBHn. Honek ekipamendu berria jasotzea ahalbidetu du,besteak beste, arbela digitala ia gela guztietan eta lehen eta bigarren mailako ikasleentzat ordenagailu eramangarri bana. Baliabide berri hauek aldaketa metodologikora eramango gaituzte eta horretarako beharrezkoa den prestakuntza jasotzen ari gara eskualdeko Berritzegunean eta ikastetxean bertan.

Bestalde Hezkuntza Sailak zehazten duen Heldutasun Teknologikoaren Ereduaren markoan oinarrizko maila lortu dugu 2011-2012ko ikasturtean. 2012-2014 ikasturteetan bide horretatik jarraituko dugu gure prozesu pedagogikoak eta administratiboak digitalizatzeko bideerakusle eraginkorra ikusten bait dugu. 2014KO ekainean erdi maila lortu ondoren, beste bi urte ditugu goi maila lortzeko eta bide horri ilusioz ekin diogu.

Arduraduna IKT BATZORDEA.

 

 

 

Toki Alaiko notizien harpidetza Toki Alaiko notizien harpidetza